sábado, 6 de junio de 2009

zergatien zergatia

Hizkuntzak, aurreiritziak, edo ez.

Gaur hizkuntzaren mugei buruz egon gara solasaldian. Gai oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, nola azal diezaiokegu euskera ez dakien norbaiti egonezina zer esan nahi duen? Egonezina: Inquietud, pesar. Ba ez, ez da niretzat nahi duen esanahiaren adierazpen egokia. Nire ustez kontzeptu hau askoz sakonagoa da. Eta nola itzul dezakegu oportunidad? aukera izango litzateke gure lehen aukera. Eta elección? Aukera berriz ere. Ajá.


Gaur ere gure aukereei (elección) buruz egon gara hizketan, ta nik noizbait alemaniera ikasteko apostua egin nuen. Enaiz batere damutzen, izan ere, alemaniera da aro garaikideko filosofoen hizkuntza, eta ez da kasualitatea. Alemanieran hizkuntz erromanikoetan aurkitzen ez diren kontzeptu anitz daude. Adibidez, Schadenfreude. Noizbait norbaiten zoritxarrak poztu al dizue? Lotsagarriatzat hartu badaiteke ere, emozio hau edonork sentitzen du bere bizitzan zehar, eta hau izendatzeko hitza aurkitzeak ikaragarria iruditu zait.

http://de.wikipedia.org/wiki/Kategorie:Emotion (91 emozio )
http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Emociones (55 emozio)

1 comentario:

Capote dijo...

niri berdin gertatzen zait, askotan euskaraz zerbait esan nahi duzu eta ez duzu gaztelerazko sinonimoa aurkitzen beste norbaiti azaltzeko.

Por cierto, badakit nire azken istoriotxoa nahiko patata dela, baina ni ez naiz patata!

Licencia de Creative Commons
This obra by Mayte Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.