domingo, 26 de octubre de 2008

Borroka ez da bidea

Gaur ere, nola ez, borrokan ari dira. Sua eskuetan  maite duten herria kiskaltzeko. Hitza debekatua izanik beren hotsa altuago jarri nahi dute. Besteok ere herri berbera maite dugu baina borrokari uko egitea aukeratu genuen aspaldi. Entzundako berriak ez dira onak azken helburua lortzeko. Helburu batengatik borrokatzea ulerkorra izan daiteke, baina helburu hori lortzeko hainbat atxilotu, herri kiskali bat eta antolatutako kontzertuak atzeratzea ez dirudi bide onena.

Gaur ere, beraien biolentzia atera dute, herri bat beldurtzen, maite duten herria. Urrun egoteak lasaitasuna ematen dit, pena ere. Ulergaitza dirudi, baina agian eurek ulertuko dute zergatik egin duten...

Amaia
Licencia de Creative Commons
This obra by Mayte Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.