domingo, 26 de octubre de 2008

Borroka ez da bidea

Gaur ere, nola ez, borrokan ari dira. Sua eskuetan  maite duten herria kiskaltzeko. Hitza debekatua izanik beren hotsa altuago jarri nahi dute. Besteok ere herri berbera maite dugu baina borrokari uko egitea aukeratu genuen aspaldi. Entzundako berriak ez dira onak azken helburua lortzeko. Helburu batengatik borrokatzea ulerkorra izan daiteke, baina helburu hori lortzeko hainbat atxilotu, herri kiskali bat eta antolatutako kontzertuak atzeratzea ez dirudi bide onena.

Gaur ere, beraien biolentzia atera dute, herri bat beldurtzen, maite duten herria. Urrun egoteak lasaitasuna ematen dit, pena ere. Ulergaitza dirudi, baina agian eurek ulertuko dute zergatik egin duten...

Amaia

6 comentarios:

Anónimo dijo...

La lucha no es el camino, lo impuesto por la lucha solo puede ser mantenido mediante ella. Sin embargo, somos ciegos, locos, cuadrados y desoimos las voces de nuestro al rededor. Es el pez que se muerde la cola. El ganar por ganar. El pisar a un pueblo. Pisarlo matando concejales. Pisarlo incomunicando personas. Hay tantas trabas, tantas incomprensiones que no quieren ser entendidas. Es el juego de morir o matar. Y ya vale. Las banderas no importan tanto como las vidas humanas, la paz es imprescindible. Con el odio jamás se llega a buen puerto.

Anónimo dijo...

Ez dut uste inoiz borrokari uko egin genionik, ez, beste bide bat hartu genuen gauza bera defendatzeko, ideiena alegia, ideiak eta berbak bizitzaren zentzua defendatzeko balio dutelako. Erraturik nork dagoen, hori bakoitzak esan beharko du. Nire aldetik argi daukat indar fisikoaren garaia amaitu behar dela, beldurrarekin akabo behar dela. Baina kontua da arazo konplexuegi baten erdian gaudela, eta alde bietatik amore eman behar dela. Herriak hartu behar du hitza, eta eskubide hori lapurtu nahi digutenei aurre egiteko armek ez dute balio, darabilten politikarekin jarraitzeko justifikazioa ematea baino ez dute lortzen.

Hala ere,bakeaz hitz egiteko, armak isteaz gain, beste gauzak ere beharrezkoak dira; bakea ez delako gerra gabeko garaia, ez, bakea izateko opresioa ere amaitu behar da, demokrazia behar dugu. Herriak hautatzeko aukera izan behar du, ezin da alderdi politikorik debekatu, ezin direlako ideiak debekatu, ilegalak pertsonak dira, eta beraz, zuzenean akzio ilegalak darabiltenen kontra jokatu behar da. Demokrazian herriak behar du hitza, beraz, hau ez da demokrazia. Hala ere, berriro errepikatzen dut , ez dut uste armak bidea direnik, behintzat ez Euskal Herriko egoerari aurre egiteko. Iritzi GUZTIAK errespetatu behar dira, GUZTIAK, eta badirudi hemen inork errespetatzen ez dituela, berdin dit zein aldetakoa.

Jekyll dijo...

Un amigo mío me dijo una vez referiendose a la violencia y al terror en este país, que estamos llegando al final de un tunel. No hay que preocuparse por lo que un grupo de alocados pseudo-fascistas traten de hacer rompiendo y quemando un pueblo tan digno como Hernani, esto no indica una perpetuación de sus ideales, sino su decadencia. De hecho, y esto ya es una teoría de la casa, yo creo que les falta legitimidad y ellos mismos lo saben, llega su hora... eso sí, ¿qué nos viene ahora?

Nik ere blog hauetako bat egin det, jakin dezazuten diot:

http://excusasparanodesertar.blogspot.com/

Anónimo dijo...

Alderdi politikoen ilegalizazioaren auzia oso puntu zaila da, esan nahi dut, demokrazioaren jokoan parte hartu nahi duenak, demokraziaren arauak onartu behar ditu. Esan nahi dudana da, biolentzia betiere gaitzetsi behar da. Demokrazia batean ideia guztiak onargarriak dira, alabaina, eta hilketen aurrean isiltzen diren alderdienak ere? Niretzat hor datza gai honen zailtasuna. Nire ustez, Euskadin ez daude zapaltzaileak eta zapalduak, alegia, badakit batzuentzat herria zapaldua dagoela uste duzuela, eta zuekin bat nator horretan. Hala ere, zuek mintzo egiten duzuen herri hori oso anitza da eta bertan egunero zinegotziak direla aitortu ezin duten pertsona normalak daude, kalera ezinbestean eskoltekin atera behar duten pertsonak ere, eta batzuetan, tiro bat jasotzen dutenak ere. Noski, kontutan eduki behar da herriaren nahia, herriaren ideiak, baina ziur nago herriak ez duela hori ontzat ematen. Iritzi guztiak errespetatu beharko lirateke, danok besteen pentsatzeko eskubidea eta adierazpen askatusna bermatu beharko genuken moduan.


por cierto, leander, siento decirte que no hay luz dentro de este tunel. No hay final.


muxu bat desde las barssselonass

Anónimo dijo...

ados gagoz horretan. herriak ez du hori nahi. Ni ez nabil ilegalizatutako partiduen ideiak ontzat hartzen, batzuk ez direlako, nire ikuspegitik behintzat. Eta jakin badakit badagoela jendea eskoltak eraman behar duena, eta hauxe ez jata bat ere ondo iruditzen.Hemen behar dena ideientzako askatasuna da, mota guztietako ideientzako, berdin dozt eskuma, ezkerra, zein erradikal. Baina pentsetan dot jendeak ez duela errespeturik besteen zinizkerengatik, eta alde bietatik ematen da hau. Eta dinotsutena, ideia guztiak errespeta bidirez, aunque nos joda. Berdin dozt ze motatakoak ideiak direzan, ezin direz ilegalizatu, por mas que nos siga jodiendo. Ideia horiek oinarri ilegala badute, kabura eramaten dituzten horiek espetxeratuko ditugu, eta ez ordea, ideia bera.

Anónimo dijo...

May:

"Alderdi politikoen ilegalizazioaren auzia oso puntu zaila da, esan nahi dut, demokrazioaren jokoan parte hartu nahi duenak, demokraziaren arauak onartu behar ditu."
Demokrazia herriarena da (herri guztiarena da) eta herria, gure kasuan, alderdi politikoek ordezten dute parlamentuan. ETA ez da alderdi politiko bat, erakunde armatu bat baizik. Alderdi bat eta haien botu emaile guztiak baztertzen badituzu, hori ez da demokrazia, hori beste gauza bat da. Demokraziaren araua hitza da, eta hauteskundeak bere arma boteretsuena. Zergatik prostituitu justizia alderdi bat garaitzeko?

"Demokrazia batean ideia guztiak onargarriak dira, alabaina, eta hilketen aurrean isiltzen diren alderdienak ere? Niretzat hor datza gai honen zailtasuna."
Zergatik ez? Zergatik inposatu zer isildu behar den eta zer ez? Espainiako PP, PSOE eta beste alderdi guztiak debekatu behar al ditugu, adibidez, preso politikoen sakabanaketa kondenatzen ez dutelako? Inori ez zaio hori burutik pasatu ere egiten. Zergatik batzuk bai eta besteak ez?

"Nire ustez, Euskadin ez daude zapaltzaileak eta zapalduak, alegia, badakit batzuentzat herria zapaldua dagoela uste duzuela, eta zuekin bat nator horretan."
Orduan zapaltzaile eta zapalduak ikusten dituzu zuk ere!


"Hala ere, zuek mintzo egiten duzuen herri hori oso anitza da eta bertan egunero zinegotziak direla aitortu ezin duten pertsona normalak daude, kalera ezinbestean eskoltekin atera behar duten pertsonak ere, eta batzuetan, tiro bat jasotzen dutenak ere."
Bai. Eta gauza pila bat.

"Noski, kontutan eduki behar da herriaren nahia, herriaren ideiak, baina ziur nago herriak ez duela hori ontzat ematen."
Norbaitek parlamentuan ideia horiek ontzat ematen al ditu? Dena dela, herriak gauza asko ez ditu ontzat ematen. AVTa adibidez! PNV-PP-PSOE debekatuko dugu? Horretarako zeuden hauteskundeak, ez?

"Iritzi guztiak errespetatu beharko lirateke, danok besteen pentsatzeko eskubidea eta adierazpen askatusna bermatu beharko genuken moduan."
Gezurra dirudi alderdi politikoen ilegalizazioarekin hau aurrera atera daitekeenik, ezta?

Licencia de Creative Commons
This obra by Mayte Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.