lunes, 1 de diciembre de 2008

Sitting, waitting, wishing

Eseri nintzen. Nire itxaropenak amaitu ziren.

-Neska! Nori ari zara itxaroten?

-Inori, zergatik galdetzen didazu hori?

-Ez dakit, norbait itxaroten ari zarela dirudi.

-Ba ez, nekatua nago eta hemen eseri naiz.

-Zurekin eseri naiteke? Ni ere nekatua nago, asko jolastu dut parkean.

-Niregatik bai, zure ama nondik dabil?

-Erosketa batzuk egitera joan dela esan dit.

-Ondo. Zein da zure izena?

-Mikel!

-Ondo Mikel eta zenbat urte dituzu?

-Zortzi!

-Zein nagusi!

-Bai! Atzo izan zen nire urtebetetzea!

-Ba, zorionak!

-Eskerrik asko! Eta zein da zure izena?

-Amaia.

-Nire ama bezala!

-Benetan? Ez nau harritzen, Amaia asko ezagutzen ditut.

-Nire amak berdina esaten du.

-Ba, arrazoia du.

-Badakit. Galdera bat egin dezaket?

-Bai, hau elkarrizketa bat da, beraz edozein galdera egin dezakezu.

-Eskerrik asko. Jakin nahiko nuke zergatik zauden nekatua, ez zaitut parkean jolasten ikusi, beraz ez zaude nekatua parkean jolasteagatik, orduan, zergatik zaude nekatua?

-Jajaja! Ez, ez naiz parkean egon, baina beste gauza gehiago daude bizitzan pertsona bat nekarazi dezakeena. Ni adibidez nire inguruko jendeak nekarazi egin nau. Ezin dut beraiekin gehiago hitz egin.

-Lagunekin haserretu egin zara? Ni ere lehengo astean nire lagun batekin haserretu nintzen eta oso gaizki pasa nuen.

-Ba niri horrelako zerbait gertatu zait, baina ez lagun batekin, baizik eta askorekin.

-Eta zer egin dizute?

-Gezur bat esan.

-Nire amak esaten du gezurrak ez direla esan behar.

-Zure amak arrazoia du.

-Badakit! Nik ez ditut inoiz gezurrik esaten, behin aitari gezur bat esan nion eta bi asteetan zehar oso gaizki sentitu nintzen eta aitari egia esan behar izan nion.

-Ba nire lagunak ez dute hori sentitu, gezur bat esaten ibili dira hilabeteetan zehar.

-Hori denbora asko da!

-Bai...

-Eta zergatik egin dute hori?

-Beraiek esan didatenez, maite nautelako.

-Ba nik ez nioke inoiz maite dudan pertsona bati gezurrik esango, hobe da egia esatea eta listo! Gezurrak arazoak ekartzen ditu beti.

-Asko dakizu zuk gezurrei buruz...

-Bai, ama eta aita gezur batengatik haserretu ziren eta ez dira inoiz konpondu, orain bananduak bizi dira. Aitak beste emakume batekin bizi da, ama bakarrik. Astero etxez aldatu behar naiz eta ez zait asko gustatzen. Amarekin eta aitarekin egotea gustatzen zait, baina etxez aldatzea ez, beraz ez zaizkit gezurrak gustatzen.

-Ulertzen zaitut, niri ere ez litzaidake gustatuko etxez aldatzen ibiltzea.

-Ez da oso atsegina, beti motxila batekin eta gainera etxe batean jostailu batzuk ditut eta bestean beste batzuk eta nik guztiak batera nahi ditut!

-Jeje!

-Zergatik egiten duzu parre?

-Zure azken esaldi hori gustatu zaidalako.

-Ah!

-Ez nintzen zutaz parrezka ari.

-Hori espero dut!

-Benetan diotsut.

-Ados. Amaia gauza bat...

-Esan.

-Eta zure lagunekin konpontzeko itxaropena duzu?

-Itxaropenean itxaropena galdu dut.

-Nola da hori?

-Ez dut nire inguruko jendean itxaropen handirik eta nire inguruko jendea da dudan jende bakarra.

-Ah! Eta jakin daiteke zein gezur esan dizuten?

-Galdera hau nahiago nuke ez erantzun.

-Bale! Ulertzen zaitut, nire amari ere ez zaio gai batzuei buruz hitz egitea gustoko.

-Eskerrik asko hain ulerkorra izateagatik, oso atsegina zara Mikel!

-Lehenengo aldia da inor hori esaten didanik. Kaixo ama!

-Kaixo Mikel! Zergatik zabiltza hemen eserita emakume honekin?

-Amaia da, zu bezala eta nekatua dago, ni bezala. Hemen zegoen eserita eta berarekin eseri naiz deskantsuan!

-Desatsegina bada esadazu eta eramango dut.

-Lasai emakumea! Mutil zintzo bat duzu, oso atsegina eta ulerkorra.

-Eskerrik asko!

-Ama! Lehen aldia da norbait ulerkorra naizela esaten didana!

-Egia da Mikel. Berandutu egin zaigu, etxera joan behar gara. Agurtu zaitez eta etorri niregana, han ditut gauzak.

-Bale ama, orain noa! Bueno Amaia, entzun duzu, etxera joan behar naiz. Zu hemen geratuko zara?

-Agian bai, ez dakit zer egin, etxera joateko ez dut gogo askorik.

-Bueno ba gera zaitez hemen deskantsuan indarrak hartu arte.

-Ideia ona da!

-Bale, gauza bat, ni arratsaldero parke honetan jolasten dut eta askotan nekatzen naiz. Egunen baten nekatua bazaude aulki honetara etorri eta ikusten bazaitut zurekin eseriko naiz deskantsatzeko. Ados?

-Ados nago, nekatzen naizenean hona etorriko naiz zurekin deskantsatzeko.

-Eta horrela zure lagunekin konpondu zaren esango didazu.

-Bale, guztia kontatuko dizut, ea noizbait konpontzen den!

-Bai! Ezazu etsi! Nire gurasoak ere hasieran ez ziren hitz egiten, baina orain lagunak dira, batzutan niregatik dela uste dut, baina nik badakit lagun onak direla.

-Seguru baietz!

-Bueno Amaia, etxera joan behar dut. Zorte on eta ikusi arte!

-Eskerrik asko Mikel! Ondo ibili eta asko jolastu!

-Eskerrik asko Amaia!

Mikel bere amarekin joan zen eta begiradarekin jarraitu nituen beraien pausuak desagertu ziren arte. Agian ume horrek arrazoi du eta itxaropena ez da galdu behar, agian desiratzearekin nahikoa da.


Amaia

2 comentarios:

Nagore Ares/ Amaia Garcia Gónzalez/ Agurne Uriarte dijo...

Amaia, badakizu esperantza galdu beharreko azken gauza dela...

8 urteko mutilik helduena aukeratu dozu

txiribueltaka dijo...

hau abandonaturik dekozue!!!!!!!!!

Licencia de Creative Commons
This obra by Mayte Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.