sábado, 19 de julio de 2008

Azkenean bizitzari buelta

Bizitzak azkeneko zaplaztakoa eman zion. Bazekien hau azkenekoa zela, ezin ziren bizitza batean hainbeste zaplaztako jaso. Ohera erori zen eta berriro altxa egingo ez zela egin zion promes bere buruari.

Ametsetan bere bizitza nolakoa nahi zuen izan ikusi zuen eta dena lasaia eta polita zirudien. Lagun onak zituen, azkenean ikasitakoarekin zerikusia zuen lana lortu zuen eta etxe txiki baina dotore batean bizi zen. Hegazkin bat hartzen ari zen eta urruti joan behar zuen lan bat prestatzeko. Bere argazki kamara sorbaldan zeraman eta agurtzera etorri ziren lagunen aurpegiak gordetzen ari zen inoiz ez ahazteko.

Auzotar baten garrasien ondorioz ametsetatik aldendu zen eta mundu errealean zegoen. Ez zegoen dudarik, dutxa bat hartu eta bere kurrikuluma berritu behar zuen. Argazki berri bat jarri, arabiar titulua gehitu eta listo. Zergatik ez zen lehenago hau egitera ausartu? Bere bizitza guztiz aldatu behar zuen eta lortuko zuen. Soilik proposatzea da.
Amaia

1 comentario:

txiribueltaka dijo...

Amaia, benetan gero eta arrituago nagola zugaz, ez nekien horren ondo idazten zenunik. Aragazki kamera sorbaldan eta Gerda Taro lez gerretara joan, McCurryren neska aurkitu, Girarden Shangaia ezagutu... bizitza jasangarriagoa dirudielako lentetik begiratzean... ondo pasa Parisen, eta badakizu argazki pilo gure dodazela, Pariseko izkinak ezagutu nahi dodaz, lurreko zaborrak, izkinetan ezkutatutako pertsonaje tristeak, umeen irrifarrak, amoranteen esperantza, Senako arraiak...

Licencia de Creative Commons
This obra by Mayte Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.