je t'explique
sábado, 6 de junio de 2009
zergatien zergatia
Gaur hizkuntzaren mugei buruz egon gara solasaldian. Gai oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, nola azal diezaiokegu euskera ez dakien norbaiti egonezina zer esan nahi duen? Egonezina: Inquietud, pesar. Ba ez, ez da niretzat nahi duen esanahiaren adierazpen egokia. Nire ustez kontzeptu hau askoz sakonagoa da. Eta nola itzul dezakegu oportunidad? aukera izango litzateke gure lehen aukera. Eta elección? Aukera berriz ere. Ajá.
Gaur ere gure aukereei (elección) buruz egon gara hizketan, ta nik noizbait alemaniera ikasteko apostua egin nuen. Enaiz batere damutzen, izan ere, alemaniera da aro garaikideko filosofoen hizkuntza, eta ez da kasualitatea. Alemanieran hizkuntz erromanikoetan aurkitzen ez diren kontzeptu anitz daude. Adibidez, Schadenfreude. Noizbait norbaiten zoritxarrak poztu al dizue? Lotsagarriatzat hartu badaiteke ere, emozio hau edonork sentitzen du bere bizitzan zehar, eta hau izendatzeko hitza aurkitzeak ikaragarria iruditu zait.
http://de.wikipedia.org/wiki/Kategorie:Emotion (91 emozio )
http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Emociones (55 emozio)
viernes, 5 de junio de 2009
Siziliako hondartza batean, ordu txikitan.
No viene, no va, no la encuentran.
Aleshores, ¿no existeix? clar que si, i tant, baina egia esan nere emakumek oraindikan bide luze bat daukate burutzeko, eta ez dakit ea noizbait tajutuko duten. Iritsiko direlakoan nago...
inshala.
sábado, 30 de mayo de 2009
-No te quejes, aguanta un poco más, aún no he llegado.

Al final el clavo se salió con la suya y consiguió quedar colgado, sostiendo el marco de una foto que mostraba la esplenderosa juventud de la pared sobre la que ahora estaba suspendido. Era una historia de amor que nadie, ni ellos mismos jamas entendería. Como todas.
miércoles, 27 de mayo de 2009
Nunca se me ha dado bien eso de despedirme. A veces me encontraba rota por dentro, y sin embargo, no podía más que quedarme pasmada, inmutada, con una media sonrisa, delante de la persona a la que tardaría en ver. Otras veces, en una despedida liviana, de esas de nos vemos en apenas un mes, no he sido capaz de encararlo sin que gotas de lluvia poblaran mis mejillas.
Y de tantos brindis se me ha ido partiendo el corazón en bastantes pedazos. Me he dado cuenta de que aquello que alguien dijo alguna vez es verdad. La vida es una despedida constante. La vida es como una estación de autobus, como Barcelona Nord, por ejemplo. Se cruzan llegadas llenas de abrazos, despedidas secas, llorosas. Se mezclan vagabundos sin lugar con personas que tienen el destino marcado en la piel.
Me gustaría vivir en el presente, sin imaginarme mi corazón repartido por Alemania, Francia, Sicilia, y por supuesto, Donosti y Bilbo. Pero estoy en una estación de autobus, y todos han tomado un destino. Ahora me toca a mi comprar mi billete.
Y lo único que se me ocurre es brindar por vosotros.
sábado, 23 de mayo de 2009
¿Cúal es la fórmula para llegar a fin de mes?
martes, 10 de marzo de 2009
Yo vago, hago el vago, y sigo sin comprender nada de todo esto. Mañana volveré a pisar un aeropuerto dónde los caminos se cruzan, sin saber a dónde me dirijo exactamente. Tal vez a la mayor nada, la nada más absoluta que es la vida.
lunes, 1 de diciembre de 2008
Sitting, waitting, wishing
Eseri nintzen. Nire itxaropenak amaitu ziren.
-Neska! Nori ari zara itxaroten?
-Inori, zergatik galdetzen didazu hori?
-Ez dakit, norbait itxaroten ari zarela dirudi.
-Ba ez, nekatua nago eta hemen eseri naiz.
-Zurekin eseri naiteke? Ni ere nekatua nago, asko jolastu dut parkean.
-Niregatik bai, zure ama nondik dabil?
-Erosketa batzuk egitera joan dela esan dit.
-Ondo. Zein da zure izena?
-Mikel!
-Ondo Mikel eta zenbat urte dituzu?
-Zortzi!
-Zein nagusi!
-Bai! Atzo izan zen nire urtebetetzea!
-Ba, zorionak!
-Eskerrik asko! Eta zein da zure izena?
-Amaia.
-Nire ama bezala!
-Benetan? Ez nau harritzen, Amaia asko ezagutzen ditut.
-Nire amak berdina esaten du.
-Ba, arrazoia du.
-Badakit. Galdera bat egin dezaket?
-Bai, hau elkarrizketa bat da, beraz edozein galdera egin dezakezu.
-Eskerrik asko. Jakin nahiko nuke zergatik zauden nekatua, ez zaitut parkean jolasten ikusi, beraz ez zaude nekatua parkean jolasteagatik, orduan, zergatik zaude nekatua?
-Jajaja! Ez, ez naiz parkean egon, baina beste gauza gehiago daude bizitzan pertsona bat nekarazi dezakeena. Ni adibidez nire inguruko jendeak nekarazi egin nau. Ezin dut beraiekin gehiago hitz egin.
-Lagunekin haserretu egin zara? Ni ere lehengo astean nire lagun batekin haserretu nintzen eta oso gaizki pasa nuen.
-Ba niri horrelako zerbait gertatu zait, baina ez lagun batekin, baizik eta askorekin.
-Eta zer egin dizute?
-Gezur bat esan.
-Nire amak esaten du gezurrak ez direla esan behar.
-Zure amak arrazoia du.
-Badakit! Nik ez ditut inoiz gezurrik esaten, behin aitari gezur bat esan nion eta bi asteetan zehar oso gaizki sentitu nintzen eta aitari egia esan behar izan nion.
-Ba nire lagunak ez dute hori sentitu, gezur bat esaten ibili dira hilabeteetan zehar.
-Hori denbora asko da!
-Bai...
-Eta zergatik egin dute hori?
-Beraiek esan didatenez, maite nautelako.
-Ba nik ez nioke inoiz maite dudan pertsona bati gezurrik esango, hobe da egia esatea eta listo! Gezurrak arazoak ekartzen ditu beti.
-Asko dakizu zuk gezurrei buruz...
-Bai, ama eta aita gezur batengatik haserretu ziren eta ez dira inoiz konpondu, orain bananduak bizi dira. Aitak beste emakume batekin bizi da, ama bakarrik. Astero etxez aldatu behar naiz eta ez zait asko gustatzen. Amarekin eta aitarekin egotea gustatzen zait, baina etxez aldatzea ez, beraz ez zaizkit gezurrak gustatzen.
-Ulertzen zaitut, niri ere ez litzaidake gustatuko etxez aldatzen ibiltzea.
-Ez da oso atsegina, beti motxila batekin eta gainera etxe batean jostailu batzuk ditut eta bestean beste batzuk eta nik guztiak batera nahi ditut!
-Jeje!
-Zergatik egiten duzu parre?
-Zure azken esaldi hori gustatu zaidalako.
-Ah!
-Ez nintzen zutaz parrezka ari.
-Hori espero dut!
-Benetan diotsut.
-Ados. Amaia gauza bat...
-Esan.
-Eta zure lagunekin konpontzeko itxaropena duzu?
-Itxaropenean itxaropena galdu dut.
-Nola da hori?
-Ez dut nire inguruko jendean itxaropen handirik eta nire inguruko jendea da dudan jende bakarra.
-Ah! Eta jakin daiteke zein gezur esan dizuten?
-Galdera hau nahiago nuke ez erantzun.
-Bale! Ulertzen zaitut, nire amari ere ez zaio gai batzuei buruz hitz egitea gustoko.
-Eskerrik asko hain ulerkorra izateagatik, oso atsegina zara Mikel!
-Lehenengo aldia da inor hori esaten didanik. Kaixo ama!
-Kaixo Mikel! Zergatik zabiltza hemen eserita emakume honekin?
-Amaia da, zu bezala eta nekatua dago, ni bezala. Hemen zegoen eserita eta berarekin eseri naiz deskantsuan!
-Desatsegina bada esadazu eta eramango dut.
-Lasai emakumea! Mutil zintzo bat duzu, oso atsegina eta ulerkorra.
-Eskerrik asko!
-Ama! Lehen aldia da norbait ulerkorra naizela esaten didana!
-Egia da Mikel. Berandutu egin zaigu, etxera joan behar gara. Agurtu zaitez eta etorri niregana, han ditut gauzak.
-Bale ama, orain noa! Bueno Amaia, entzun duzu, etxera joan behar naiz. Zu hemen geratuko zara?
-Agian bai, ez dakit zer egin, etxera joateko ez dut gogo askorik.
-Bueno ba gera zaitez hemen deskantsuan indarrak hartu arte.
-Ideia ona da!
-Bale, gauza bat, ni arratsaldero parke honetan jolasten dut eta askotan nekatzen naiz. Egunen baten nekatua bazaude aulki honetara etorri eta ikusten bazaitut zurekin eseriko naiz deskantsatzeko. Ados?
-Ados nago, nekatzen naizenean hona etorriko naiz zurekin deskantsatzeko.
-Eta horrela zure lagunekin konpondu zaren esango didazu.
-Bale, guztia kontatuko dizut, ea noizbait konpontzen den!
-Bai! Ezazu etsi! Nire gurasoak ere hasieran ez ziren hitz egiten, baina orain lagunak dira, batzutan niregatik dela uste dut, baina nik badakit lagun onak direla.
-Seguru baietz!
-Bueno Amaia, etxera joan behar dut. Zorte on eta ikusi arte!
-Eskerrik asko Mikel! Ondo ibili eta asko jolastu!
-Eskerrik asko Amaia!
Mikel bere amarekin joan zen eta begiradarekin jarraitu nituen beraien pausuak desagertu ziren arte. Agian ume horrek arrazoi du eta itxaropena ez da galdu behar, agian desiratzearekin nahikoa da.
lunes, 24 de noviembre de 2008
desinformación y futuros.
O no. Todos sabemos las consecuencias del proceso Boloña, Bolonia, Bolonya, como querais llamarlo. Privatizar la educación, deber nuestra formación a una empresa, crear una élite.
¿Qué se puede hacer? Nadie está dispuesto a hacer una revolución, el tema no parece preocupar en exceso, nadie sacrifica su curso, su asignatura, sus días, sus horas. Y sin embargo, el proceso está en marcha. En la Autonomà no informaron a los estudiantes de la asamblea el día de la votación final de Bolonya, y ya no hay marcha atrás.
¿Qué se puede hacer? Ocupar las clases, las facultades. Para recibir protestas por parte de otros alumnos que quieren seguir asistiendo a clase, o para tener un precioso expediente de regulación ( o una expulsión directamente, así se las gastan estos catalanes). Bien, no ocupemos las aulas, manifestémonos. Nos manifestamos y el resultado es preocupante, palizas y pelotazos de los Mossos a diestro y sinietros.
Somos 600 en nuestra facultad, y nadie ha alzado una voz de alarma, una voz crítica. Somos 50 000 estudiantes, pero carecemos de organización y de apoyo.
repito. ¿Qué se puede hacer? menuda masa que somos...
domingo, 26 de octubre de 2008
Borroka ez da bidea
Gaur ere, nola ez, borrokan ari dira. Sua eskuetan maite duten herria kiskaltzeko. Hitza debekatua izanik beren hotsa altuago jarri nahi dute. Besteok ere herri berbera maite dugu baina borrokari uko egitea aukeratu genuen aspaldi. Entzundako berriak ez dira onak azken helburua lortzeko. Helburu batengatik borrokatzea ulerkorra izan daiteke, baina helburu hori lortzeko hainbat atxilotu, herri kiskali bat eta antolatutako kontzertuak atzeratzea ez dirudi bide onena.